Laguntzak

Iazko lehorteari aurre egiteko laguntzak udara ondoren emango dituzte

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek uztailean onartuko dituzte iazko lehorteak eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen dekretuak. Horiek onartuta, nekazari eta abeltzainei uda ondoren laguntzak ematea espero da. Hala esan du Eloy Lopez de Foronda Arabako nekazaritza diputatuak.

2004ko ekainaren 3a
13:28
Entzun
Lopez de Foronda Bizkaiako nekazaritza diputatu Eusebio Larrabalekineta Gipuzkoako nekazaritza diputatu Nuria Lopez de Guereñurekin bildu da gaur, eta horretaz eta beraien saileko gai komunez mintzatu dira.

Lehen aldia da hirurek gisa horretako bilera egiten dutela, eta ondorioak nekazaritzako mahai politikora eramango dira gero.

Diputatuak esan du badakiela lehortea gertatu eta urtebetera emango direla laguntzak, baina atzerapena Europako Batasunaren kontrolek eragin dutela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.