EPAIA

Iazko martxoko greban piketeetan aritu zen pertsona bati kartzela zigorra jarri diote

Iruñeko auzitegiak urtebeteko kartzela jarri dio gizon bati, polizia bati harri bat bota ziolako.

2013ko maiatzaren 30a
07:46
Entzun

Gaurko grebaren egun berean, beste greba egun bateko istiluei buruzko epai bat argitaratu du Iruñeko auzitegiak. Joan den urteko martxoaren 29an egindako greban pikete batean parte hartu zuen pertsona bati urtebete eta hilabete bateko espetxe zigorra jarri dio, polizia bati harri bat bota ziolako. Iluntzean gertatu zen erasoa, Sarasate pasealekuan. Epaiak dio harriak beso batean jo zuela polizia, baina ez ziola zauririk eragin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.