"Gaurko egoerak herritarrengan sortu duen kezka" azaldu nahi dute manifestazioarekin. Izan ere, ETAk su-etena eman zuenetik ez dute ikusten "konponbidearen aldeko hautuak behar adinako indarrik hartu duenik". Oraindik orain "giza eskubideen eta oinarrizko eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso latzak" gertatzen direla diote.
Hala ere, azaldu dutenez “egoera gogorra delarik ere", ez dute onartzen "aukera alferrik galtzen uzterik, ez eta etsipenaren aurrean amore ematerik, asko baita partida honetan jokatzen duguna, herritar eta herri gisa”.
Horregatik guztiagatik, Ibaetako Foroak azkenaldian egindako adierazpenekin bat egiten dutela berretsi dute.
Politika
Ibaetako Foroko sindikatuek manifestazioa egingo dute konponbidearen alde
Ibaetako kide diren ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, ELB eta HIRU sindikatuek bilera egingo dute hilaren 14an Bilbon, eta bilera ostean Espainiako Gobernuaren ordezkaritza aurretik pasatuz, manifestazioa egingo dute =i Ez zanpatu eskubiderik; konponbideari eutsi =i lemapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu