Atxiloketa

Ibai Aiensa, Iker Isiegas eta Sergio Medina atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñean, Garzonen aginduz

Espainiako Poliziak Ibai Aiensa Laborda, Iker Isiegas Garisoain eta Sergio Medina Asanta atxilotu zituen atzo gauen Iruñean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz. 1999ko abenduaren 29an auto baten barruan Iruñean lehertu zen lehergailu batekin zerikusia dutelakoan atxilotu dituzte hiru gazteak. Aiensa otsailaren 23an atera zen espetxetik baldintzapeko askatasunean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Guillermo Ruiz Polanco epaileak hala aginduta.

2004ko martxoaren 3a
18:15
Entzun
Atzo gauen Iruñean egindako atxiloketak Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak agindu ditu. Garzon guardian dago aste honetan, baina afera horren ikerketa auzitegi bereko Teresa Palacios epailearen esku dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.