Atxiloketak

Ibai Aiensak, Iker Isiegasek eta Sergio Medinak bihar deklaratuko dute Garzonen aurrean

Espainiako Poliziak atzo Iruñean atxilotu zituen Ibai Aiensak, Iker Isiegasek eta Sergio Medinak bihar deklaratuko dute Espaniako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aurrean. ETAko kide izatea eta 1999an lehergailu bat jartzeko ahalegina egitea leporatzen die Garzonek hiru gazte horiei. Aiensa otsailaren 23an geratu zen aske bi urtez Espainiako espetxeetan egon ondoren. Behin-behineko espetxealdiko epea amaitu zitzaiolako laga zuen libre Auzitegi Nazionaleko Guillermo Ruiz Polanco epaileak.

2004ko martxoaren 4a
18:23
Entzun
199ko abenduan Iruñean eztanda egin zuen lehergailu batekin zerikusia izatea leporatzen diete atxilotutako hiru gazteei. Hain zuzen ere, bonba hura ezustean lehertu zitzaiela uste du epaileak, baina atxilotuen asmoa banketxe bateko kutxazain automatikoa zartaraztea zela.

Afera horren ikerketa Auzitegi Nazionaleko Teresa Palacios epailean edu dago, aina atxiloketak auzitegi bereko Garzon epaileak agindi ditu.

Gainera, Ibai Aiensa joan den otsailaren 23an atera zen kartzelatik bi urtez preso egon ondoren. Behin-behineko espetxealdiko epea gainditua zuelako erabaki zuen Guillermo Ruiz Polanco epaileak hura libre uztea.

Aiensarekin batera atxilotutako, eta, halaber, Ruiz Polancok aske utzitako Mikel Sotok, Aurken Solak eta Jorge Txokarrok atzo deklaratu zuten Garzonek deituta. Hala ere, epailearen galdeketa erantzun ondoren libre geratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.