Ibaian hilik agertu da Derioko andrea

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Asua ibaian aurkitu dute, Derion bertan (Bizkaia), larunbatean galdutako andre derioztarraren gorpua. Ertzaintzak hipotesi hori zerabilen esku artean, eurite garaian ibaira eroria izango zela emakumea, eta han topatu zuten atzo eguerdia aurretik. Hondoratuta zegoen, metro bat pasatxo.

Bilaketan zailtasunak izan dituztela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak: lau metroko altuera harrapatu du urak Asua ibaian, eta sasiak etazikinkeriak hartuta daude bazterrak. Ibaiaren erdialdean zegoen emakumearen gorpua. 66 urte zeuzkan. Autopsia egitera eraman zuten atzo bertan, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Euriteak izan diren garaian hildako bigarren pertsona da Derioko andrea. Larunbatean bertan beste pertsona bat galdu zen: Irunen (Gipuzkoa) baratzera joandako gizon bat eraman zuen urak. Lekukoek eman zuten berria. Astelehen arratsaldean aurkitu zuten hilotza, Irunen bertan, Bidasoa ibaian, ikastolaren parean. 77 urte zeuzkan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.