Ibarraren ustez, 'Parot doktrinaren' kontrako epaia berretsiko dute

EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak uste du doktrina «zigor legezkotasunaren kontrakoa» dela

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarraren ustez,Parot doktrina gisara ezagutzen den 197/2006 doktrinaren kontrako epaia berretsiko du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, baldin eta Espainiak jarritako helegitea onartzen badute. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan duenez, «zigor legezkotasunaren kontrakoa» da Espainiako auzitegiek aplikatzen duten doktrina hori. Halaxe ebatzi zuen Auzitegiko Sala Txikiak ere, baina Espainiak epaiaren kontrako helegitea iragarri du.

Josu Uribetxebarria gaixo larri dagoen presoaren auziari buruz ere hitz egin zuen, eta esan zuenaztertu behar dela haren gaixotasuna larria eta sendaezina den eta espetxean egoteak egoera okertuko duen. Gai «korapilatsua» dela esan arren, ohartarazi du horri begiratu behar zaiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.