Pablo Ibar jatorri euskalduneko gizon estatubatuarrak zain segitu beharko du heriotza zigorra berresten dioten,edo, aldiz, defentsak eskatu bezala epaiketa errepikatuko den jakiteko. Jeffrey R. Levenson epaileak gaur egin du defentsak aurkeztutako helegitea aztertzeko lehen saioa, baina ez du erabakirik hartu, froga berriak aztertzeko denbora behar duela argudiatuta. Azaroaren 14an finkatu du hurrengo saioa, baina ez dago argi epaia data horretan emango duen edo luzapen handiagoa eskatuko duen.
Pablo Ibar, jatorri euskalduneko gazte estatubatuarra, heriotza zigorrera kondenatuta dago 2000 urteaz geroztik, 1994an Floridan hiru pertsona hil izana leporatuta. Hamaika urte daramatza Ibarrek kartzelan. Defentsaren helegitearen arabera, Ibarrek ez zuen epaiketa justu bat izan.