politika

Ibarretxe ere hauteskundeak aurreratzearen alde

Lehendakari ohiak dio gaurko Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak ez dutela ordezkatzen EAEko gizartea, eta uste du egun Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek dutela "herriaren lidergo politikoa".

2011ko azaroaren 26a
14:18
Entzun

Igandeko Espainiako bozen ondoren, EAJko eta Amaiurreko ordezkariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratzearen alde agertu dira, baita gaur Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia (1999-2009) ere. "Igandean euskal herritarrek gehiengo osoa" lortu zutela idatzi du Ibarretxek gaur Deia-n, eta adierazi du Jaurlaritza honek ez duela ordezkatzen gizartea eta legebiltzarrean EAEko boto-emaileen laurdena ez dagoela.

Ibarretxeren arabera, egun Araba (PP), Bizkai (EAJ) eta Gipuzkoako (Bildu) aldundiek daukate "herriaren lidergo politikoa". 2009ko maiatzetik Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia da Jaurlaritzako lehendakaria, PPren babesari esker.

Herritarren erabaki eskubidearen alde azaldu da berriro Ibarretxe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.