Ibarretxe, Espainiako erregearen festan

2008ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Madril. Espainiako errege Juan Carlos I Borboikoak 70 urte bete ditu. Hori dela-eta urtebetetze jaia egin zuen atzo El Pardo jauregian, Francisco Franco Bahamonde Espainiako diktadorearen bizileku izandako egoitzan. Bertan, Espainiako Gobernuko goi karguak, noblezia eta erkidego autonomoetako presidenteak izan ziren, besteak beste. Horien artean Euskal Autonomi Erkidegoko lehendakari Juan Jose Ibarretxe eta Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero izan ziren. Erregeak «Espainia demokratikoa eraikitzen bidailagun izandakoen» lana goraipatu zuen, eta «bidean eroritakoak» gogoratu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.