Ibarretxe Zapatero bilera

Ibarretxe: "Estatuaren proiektu komunean parte hartzeko prest gaude"

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe eta Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero gaur bildu dira, Madrilgo Moncloan jauregian. Bi ordu eta erdiko bileraren ondoren Ibarretxek esan duenez, prest dago "estatuaren proiektu komunean" parte hartzeko, baina beti ere euskal gizarteak hala nahi badu . Espainiako Herri Admnistrazioko ministro Jordi Sevilla, berriz, pozik agertu da Ibarretxek "Espainiaren proiektu komunean" parte hartzeko borondatea azaldu duelako. Ibarretxek hiru urte zeramatzan Moncloara joan gabe, eta elkarrizketa berreskuratu izanaren garrantzia azpimarratu du.

2004ko uztailaren 26a
18:08
Entzun
"Zapaterori esan diot ezinezkoa dela Espainiako Estatuan batasun bat izatea guk onartzen ez badugu, eta nola ez, errespetatu egin behar duela euskal gizarteak onartutakoa", agertu du Ibarretxek batzarraren ostean. Jaurlaritzako lehendakariak errespetua eta elkarrizketarako borondatea eskatu ditu.

Espainiako Herri Admnistrazioko ministro Jordi Sevillak berriz, desadostasunak desadostasun bilerarekin gustora daudela esan du, estatuaren erreformari ekiteko baiezko borondatea azaldu duelako "estatu proiektu" horren barnean egoteko. "Konstituzioaren eta estatutuen erreforman Euskadi isolatua ez geratzea da helburua".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.