Politika

Ibarretxe eta Otegi bihar bilduko dira, Ajuria Enean

Apirilaren 17an EAEko legebiltzarra osatzeko hauteskundeak eginda, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxe alderdi guztiekin biltzen hasi zen, gobernuaren osaketaren inguruan eta egoera politikoaren gainean hitz egiteko. Legebiltzarrean eserlekuak lortu dituzten alderdiekin bildu zen joan zen astean, eta bilera horiek eginda, Batasuneko bozeramailea Arnaldo Otegirekin eta Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin ere bilduko zela iragarri zuen.

2005eko maiatzaren 2a
13:07
Entzun
Jaurlaritzak gaur jakinarazi duenez, Ibarretxe eta Otegi bihar bilduko dira, 10:30ean Ajuria Enean. Ostegunean, berriz, Zapaterorekin bilduko da Ibarretxe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.