ETA-ren su-etena bertan behera. Erreakzioak

Ibarretxe: "ETAk zer egingo bagaude, jai dugu"

Jaurlaritzaren lehendakariaren ustez, "euskal gizarteak ETAren indarkeriaren aurrean ezin du amore eman".

2007ko ekainaren 6a
18:11
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak gaur esan duenez, "euskal gizarteak ETAren indarkeriaren aurrean ezin du amore eman", eta "Batasunak politika egiteko gaitasuna" izatea nahiko luke lehendakariak berak, "baina horretarako Batasunaren oztopo nagusia, ETAren indarkeria da".

"Herri honen itxaropena ETAk zer egingo egotea bada, jai dugu", esan du Ibarretxek Donostian, Enpresaren Egunari buruzko jardunaldietan. Atzo Miren Azkarate bozeramaileak hitz egin zuen Jaurlaritzaren izenean.

Bakearen bidean segitu behar dela uste du Ibarretxek, eta agian ez direla pertsona egokienak aritu negoziazioetan.

ETAk su-etena bertan behera uzteko plazaratutako agirian eta Batasunak atzo emandako prentsaurrekoan PSOEz gain, EAJ aipatu dute gauzak gaizki atera izanaren "arduradun" bezala, eta Ibarretxek adierazi du "ohituta" dagoela horrelakoak entzutera. "Orain diote errudun garela. Duela urtebete egin zuten akordioan ni ez nintzen egon, eta orduan zioten sobera geundela gu eta orain, berriz, errudun garela".

Ibarretxek gogor kritikatu du ETAren erabakia, eta "elkartasuna" adierazi die enpresariei. "Orain arte izandako ausardia bera" izateko eskatu die haiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.