Politika

Ibarretxe: "Euskal gizarteak ez du aurretik Madrilen itxuraldatu duten ezeren gainean erabakirik hartuko"

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak gaur baieztatu duenez Euskal Herriaren etorkizunari buruzko erabakiak "euskal alderdiek hartuko dituzte Euskadin". Ibarretxeren hitzetan, akordio horiek "ez dituzte Gorteetan itxuraldatuko". Aurrerantzean bere lana alderdien arteko elkarrizketa sustatzea izango dela azaldu du Ibarretxek; uda ostean mahaia osatu ahal izateko. Mahai horretan lortzen diren akordio politikoen gaineko herri galdeketa 2009an amaitzen den legealdi honetan egitea nahiko luke Ibarretxe.

2006ko apirilaren 21a
15:47
Entzun
ETAk su-etena eman ondorengo egoera aztertzeko alderdi guztiekin, PPrekin izan ezik, egin ditu bilerak Ibarretxek. Gaur bilera txanda hori amaitu ostean jakinarazi duenez, hemendik aurrera ere alderdiekin biltzen jarraituko du. Batzar "diskretuak" izango diren arrem ez dira "ezkutukoak" izango. Bilera horiek "mahai, foro edo dena delakoan" egingo den alderdien arteko elkarrizketa prestatzeko egingo ditu.

Mahai horretan, Ibarretxek azaldu duenez, akordio nagusi bat lortu behar da: nola gauzatu euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea. Lehendakariak azpimarratu duenez, galdeketa egin ostean, soilik, gehituko dira akordio horiek araudi juridikora.

PPko buruzagiek uko egin zioten bilera txanda horretan lehendakariarekin batzartzeari. Ibarretxek ez du erabaki horren inguruan kritikarik egin. Hala ere, azpimarratu duenez alderdien mahaia abian jartzeko PP "beharrezkoa da, baina ez ezinbestekoa". Lehendakariak uste du azkenean PPk ere bat egingo duela balizko mahai horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.