"Euskal herritar guztien artean erabakiko dugu", nabarmendu du Ibarretxek, eta Espainiako Gobernuari galdetu dio "zergatik hitz egiten duen hainbeste gure planaz eta zergatik egiten duen mehatxu Auzitegi Konsitituzionalera joango dela gure plana atzera botatzeko".
Plana EAJ, EA eta IU-EBren izenean aurkeztuko duela argitu du Ibarretxek, nahiz eta IUko zuzendaritzak txosten alternatibo bat aurkeztuko duela esan.
PP eta PSOEren jarreraz ere mintzatu da EAEko lehendakaria. "Euskal gizartea gure planaren aurka" dagoela diote, "baina euskal gizartea PPren tesien aldekoa bada, Aznarrek ez du Auzitegi Konstituzionalera joan beharrik izango, euskal gizarteak berak botako baitu atzera".
"Garai politiko berri bati irekiko dizkio ateak"
Irailean sortuko den eztabaida "lasaitasunez" egiteko eskatu du Ibarretxek, EAEko gizartearentzat "garai politiko berri baten ateak irekiko direla" nabarmendu du. "Nire proposamena ez da ezer hausteko sortu, elkar bizitzeko baizik, Euskadi eta Espainiak elkar bizi baitezakete elkar errespetatzen badira", nabarmendu du.
Proposamenaren eztabaida Legebiltzarretik haratago joango dela azpimarratu du eta Legebiltzarretik "proiektu bat aterako dela guztiz ziur" dagoela esan. Halaber, PSOE-EEk estatutuak erreformatzeko edo Gernikako testua sakontzeko aukerak aztertzeaz pozik agertu da Ibarretxe, eta berak bere proposamena aurkeztu ez balu, "hemendik urte batera orain baino okerrago egongo ginatekeela" azpimarratu du.
"Ez dut ulertzen zergatik ez den ideien eztabaida politikoan sartu nahi", amaitu du Ibarretxek.
Ibarretxe plana
Ibarretxe: "Euskal gizarteak izango duen autogobernu maila ez du zehaztuko ez Aznarrek ezta Auzitegi Konstituzionalak ere"
EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxeren esanetan, euskal gizarteak izango duen autogobernu maila ez du zehaztuko ez Aznarrek ezta Auzitegi Konstituzionalak ere. "Euskal gizarteak erabakiko du, bere borondatea sakratua baita", nabarmendu du. EAEKo lehendakariak herri galdeketa bat egingo duela azpimarratu du, "indarkeriarik ez dagoenean eta Eusko Legebiltzarrak irailaren 26an aurkeztuko duen plana onartzen badu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu