Politika

Ibarretxe Plana eta PSE-EEren proposamena "bateraezinak" direla dio Manuel Huertasek

PSE-EE lantzen ari den proposamena eta Ibarretxe Plana "bateraezinak" direla adierazi du gaur Manuel Huertas PSE-EEko Gipuzkoako Idazkari nagusiak. Huertasen arabera, Estatutuarekin haustura dakar Ibarretxe Planak, eta, aldiz, euren proposamenaren oinarria Estatutua indartzea da. Nolanahi ere, Ibarretxe Planaren aurka ez dutela PPrekin "fronterik" eratuko adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

2003ko abuztuaren 27a
15:38
Entzun
"Lehendakariaren proposamena Estatutuarekin apurtzea da, eta gure Estatutua indartzea. Jarrerak hurbiltzeko prest gaude, baina atzera egin behar duena eta jarrera normalizatuagoetara itzuli behar duena abertzaletasuna da", azaldu du Huertasek.

PSE-EEren proposameren oinarriak bi izango direla agertu du: batetik, Espainiako Senatua erreformatzea, "eredu autonomikora egokitzeko". Bestetik, oraindik gauzatzeke dauden transferentziekin eta eskumenen "barne garapenarekin"Estatutua osatzea.

Dena den, Ibarretxe Planaren aurka ez dutela PPrekin "fronterik" eratuko esan du Gipuzkoako sozialisten buruzagiak: "alde batetik, PPko buruzagien PSOEren aurkako gutxiesteak hor daudelako, eta, bestetik, Ibarretxe Planari garrantzia handia ematea litzatekeelako, eta, egiazki, ez delako hainbestekoa".

PSE-EEko barne eztabaidei buruz, jarrera ofizialarekin ados ez daudenak gero etagutxiago direla adierazi du Huertasek. Halaber, PSOEren baitan estatu ereduari buruz "nahiko adostasun handia" dagoela ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.