Arabako Batzar Nagusiak

Ibarretxe Planaren aurka "indarrean dagoen marko juridikoa defendatuko" duela esan du Rabanerak

"Arabarrek hauteskundeetan esan dute ez dutela nahi inolako araurik aldatzerik. Nire gobernuak indarrean dagoen marko juridikoa defendatuko du, Ibarretxe Planaren aurka". Bigarren aldiz Arabako Ahaldun Nagusi izendatuko duten inbestidura saioan egin ditu adierazpen horiek PPko Ramon Rabanerak. Arratsaldeko 20:00etan egingo den bozketan izendatuko dute diputatu nagusi.

2003ko uztailaren 4a
14:50
Entzun
PPk eta PSOEk dituzten 28 eserlekuekin aukeratuko dute Arabako Ahaldun Nagusi PPko Ramon Rabanera. Eguerdi partean hartu du hitza Rabanerak, eta Arabako gizarteak hauteskundeetan erabakitakoa beteko duela iragarri du. "Orain lau urte ezezkoa eman zioten herritarrek Lizarrako akordioari, eta aurten Ibarretxe Planari eman diote. Horregatik Konstituzioa eta Autonomia Estatutua defendatzen jarraituko dugu", nabarmendu du.

PPk ez du gehiengorik Araban, eta PSE-EErekin akordioetara iristeko aukera ikusten du. Hala, PSE-EEko Javier Rojok "gure herriarentzat onuragarri diren gaietan lagunduko diegu" adierazi du bere agerraldian, "baina ez dezatela pentsa bozkaketa guztietan eurekin egongo garenik".

EAJ-EAk lortu zituen boto gehien Araban, baina alderdi konstituzionalisten elkarlanak boterea hartzea eragotzi die. "Gure herrialdearen errealitate politikoa desitxuratzen du PP-PSOEren arteko hitzarmenak", adierazi du Alvaro Iturritxa EAJ-EAko batzarkideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.