Estatutu Politiko Berrirako Proposamena

Ibarretxe: "PPk eta PSOEk ezin dute euren borondatea euskal gizartearen borondatearen ordez inposatu"

Estatutu Politiko Berrirako Proposamena onartu izanak euskal gizartean izango dituen ondorioak aztertu ditu gaur goizean Eusko Jaurlartitzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Egoera berria "lasaitasunez" hartzea eskatu du, PSOE eta PP "urduri" ikusten dituen arren. Bi alderdi horien jarrera salatu du Ibarretxek. "PSOEk eta PPk ezin dute euren borondatea euskal gizartearen borondatearen ordez inposatu. Euskal gizarteari hitza eman behar zaio, eta horregatik herri galdeketa egingo dugu".

2005eko urtarrilaren 4a
14:47
Entzun
Ibarretxe Eusko Legebiltzarreko taldeetako bozeramaileekin bilerak hitzartzeko harremanetan ari da egunotan. EAEko PPko lehendakari Maria San Gilek bilerara ez dela joango iragarri du. "Planaren inguruko eztabaida bat hasteko garaia da. Elkarrizketa prozesu bat hastea dago jokoan, eta hori da bide bakarra. Nola konponduko ditugu bestela arazoak, mutur joka? Espainiako Gobernuak hitz egiteko borondaterik ez badu, argi eta garbi esan beharko du hori gizartearen aurrean. Hori horrela izango balitz, Aznarren garai ilunetara itzultzea izango litzateke ". Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin urtarrilaren 7an edo 11an biltzea espero du Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.