Politika

Ibarretxe: "PSE-EErekin eta Batasunarekin gobernu koalizioa osatzeko beharrezkoa da normalizazio politikorako akordioa lortzea"

Normalizazio politikorako akordioa lortuz gero, Batasuna eta PSOErekin gobernu koalizioa osatzea ez du baztertzen Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Bitartean, "kasuan kasuko" akordioak lortzen saiatuko dela azaldu du, gainera. Elkarrizketa mahaia osatzeko pausoak ematen ari direla jakinarazi du, eta mahai hartan alderdiek adostutakoa herritarrek erreferendumean onartu edo atzera botako dutela berretsi du.

2005eko abuztuaren 17a
13:24
Entzun
Ibarretxek prentsarekin gosaldu du gaur, eta datorren kurtso politikoa hasi bitartean ez duela beste prentsa agerraldirik egingo jakinarazi du.

Berriz ere azaldu du, legegintzaldi hau konponbideak lortzeko legegintzaldia dela, eta herri kontsulta legegintzaldi honetan egingo dela dio. Elkar ulertze horretarako prest ez egotea leporatu dio Batasunari Ibarretxek, "gatazka kaleetatik ateratzeko gai ez delako izan". Hala ere, Batasunak Anoetako proposamena betetzea espero duela dio, beraiekin "kasuan kasu, zerbait adosteko".

Eusko Jaurlaritzarako PSE-EErekin eta Batasunarekin gobernu koalizioa osatzea ez duela baztertzen azaldu du, baina nolanahi ere, baldintza bat jarri du horretarako: normalizaziorako akordioa lortzea.

"Gauza bat da, behin behineko akordioak lortzea, aurrekontuei dagokionez edo lege bati buruz, baina, beste gauza bat da koalizio gobernu bat osatzea, eta horretarako PSE-EErekin eta Batasunarekin behar-beharrezkoa da normalizazio politikorako akordioa lortzea".

Alderdien mahaia

Alderdien mahaia osatzeko pausoak ematen ari direla azpimarratu du Ibarretxek, "isilpean ematen ari diren pausoak". Hori bai, esabn duenez akordioa lortu ostean herri kontsulta egingo da herritarren onartu edo atzera botatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.