Politika

Ibarretxek Batasunarekin "exijenteagoa" izan beharko lukeela iritzi dio Aresek

Rodolfo Ares PSEko zuzendaritzako bozeramailearen iritziz Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak "exijenteagoa" izan beharko luke Batasunarekin "alderdi legal bihur dadin". Justiziari "aro egokietara" egokitzeko eskatu ziolako eman dio erantzun hori Aresek Ibarretxeri: PSEko bozeramailearen iduriko, Batasunak politika egiteko aukera izan dezan ezin zaie epaileei demokraziaren arauak arintzeko eskatu.

2006ko apirilaren 29a
14:07
Entzun
"Bidea ez da Zuzenbide Estatuari, demokraziari eta epaileei Batasunak politika egiteko aukera izan den eskatzea exijentzia legalak arintzeko", esan du Aresek, baizik eta Batasunari eskatzea legeak ezarritako arauak bete ditzala "alderdi legal" bihurtzeko.

Egin beharreko exijentzia hori dela azpimarratu du Aresek, eta Batasunarekin duen harremana ildo horretatik bideratzeko galdegin dio Ibarretxeri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.