politika

Ibarretxek dio Eusko Jaurlaritza "geldirik" dagoela

Lehendakari ohiaren arabera, Lopezen gobernuak "kudeaketa ekonomiko eta sozialean ez du ideiarik". Ostegun honetan hitzaldia emango du Tolosan.

2009ko azaroaren 30a
16:30
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiaren ustez, gaurko Jaurlaritza "geldirik" dago "kudeaketa ekonomiko eta sozialean", "ez du ideiarik, hutsik dago, baina zarata politikoa eta mediatikoa ateraz". Noticias Taldeko egunkarietan plazaratu du iritzia, gaur, artikulu bidez.



Aurtengo maiatzera arte beti EAJkoa kide bat izan zen Jaurlaritzako lehendakari -Ibarretxe bera azkena-, eta orain Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia dago agintean, PPrekin egindako akordioari esker. Ibarretxek iritzi dio "mendekua" izanda jokatu zutela PSEk eta PPk, jeltzaleak boteretik "bidaltzeko", eta "eraiki nahi ez denean, ideiak argazkiek ordezkatzen dituzte".

Ostegunean hitzaldia emango du Tolosan

Ibarretxe atzerrian egon da azkenaldian, unibertsitate klaseak ematen, eta ostegun honetan Tolosan (Gipuzkoa) hitzaldia emango du: Konpromiso politikoa, aukera bat, behar bat ala betebehar bat. Kasinon ariko da, 19:30etik aurrera, EAJk antolatutako solasaldi sailaren barruan.

Aurreko asteetan Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Joseba Egibar EAJko Gipuzkoako presidentea aritu dira hizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.