Eusko Jaurlaritzak proposatutako herri galdeketaz atzo Iñigo Urkullu EAJko presidenteak esandakoa "logikoa" iruditzen zaio Juan Jose Ibarretxe (EAJ) lehendakariari; funtsean, Urkulluk atzo adierazitakoa berretsi du Ibarretxek gaur Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Hau da, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak galaraziz gero galdeketa ez dela egingo esan zuen atzo Urkulluk. Baieztapen hori "logikoa" dela agertu du gaur Ibarretxek, "beste alderdi batzuek ez bezala" EAJk beti legea bete duela iritzita, "PPk eta PSE-EEk nahi dutenean betetzen dutelako". EAJk etorkizunean ere legedia errespetatzen jarraituko duela iragarri du.
"Hala ere, pausoz pauso joan behar da", esan du, eta lehendabizi Eusko Legebiltzarrak onartu behar duela lege proposamena.
Politika
Ibarretxek dio "logikoa" dela pentsatzea galdeketa ez litzatekeela egingo Auzitegi Konstituzionalak debekatuz gero
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak debekatuz gero ez dela kontsultarik egingo esan zuen atzo Urkullu EAJko presidenteak. Ildo beretik, "EAJk beti legea bete" duela eta etorkizunean betetzen jarraituko duela azpimarratu du Jaurlaritzako lehendakariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu