Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak

Ibarretxek EAJ, EA eta EB-IUri SArekin "akordioak lortzea galarazi" diela salatu du Goirizelaiak

"Juan Jose Ibarretxe lehendakariak galarazi egin die EAJ, EA eta EB-IUri Sozialista Abertzaleak taldearekin inolako akordiorik lortzea". Hitz horiekin laburbildu du gaur bertan SA taldeko parlamentario Jone Goirizelaiak aurrekontuak direla eta sortu den ika-mika. Sozialista Abertzaleak taldeak Ibarretxeren agindu hori "gehiengo sozialaren borondatearen kontra" doala dio, eta Ibarretxeren aginduaren gainetik, "herri honek dituen beharren arabera erantzuteko eskatu die SA taldeak EAJ, EA eta EB-IUri" Goirizelaiak. Datorren astelehenean eztabaidatu eta bozkatuko da Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu proiektua.

2003ko abenduaren 26a
13:43
Entzun
SA taldea prest azaldu da negoziatzeko, baina Ibarretxek "negoziazio horiei betoa jarri" diela salatu dute Jone Goirizelaia eta Joseba Alvarez SAko legebiltzarkideek.

Sozialista Abertzaleak taldea "negoziatzeko prest egon dela eta dagoela" frogatzeko historia pixka bat egin dute bi parlamentarioek. Hasieran, osoko zuzenketa aurkeztu zioten aurrekontu proiektuari, baina negoziatzeko borondatea azaltzeko erretiratu egin zuten eztabaida egunean. Ondoren, gai sozialak eta eraikuntza nazionala hartzen dituen sei partidari emendakin partzialak aurkeztu zizkien, akordioak lortzea posible ikusten zutelako. Orain berriz, EAJ, EA eta EB-IUrekin memento eta toki ezberdinetan hitz egin ondoren, akordiorik lortzeko modurik ez dagoela erantzun diete.

Jone Goirizelaia SA taldeko parlamentarioak adierazi duenez, hitz egiten aritu direnean, "ofizialki" gauza bat esan dietela salatu du: "Ez dagoela modurik akordio bat lortzeko horretarako agindua dutelako. Agindu hori nondik datorren galdetu izan dugunean, erantzuna oso argi eman digute. Agindua Ibarretxek eman du, Ibarretxek esan du gurekin ezin direla akordiorik bilatu. Horregatik, ezinezkoa izan da orain arte akordioak lortzea".

Sozialista Abertzaleak taldeak Ibarretxeren agindu hori "gehiengo sozialaren borondatearen kontra" doala esan du, eta beraz, Ibarretxeren aginduaren gainetik "herri honek dituen beharren arabera erantzuteko eskatu die SA taldeak EAJ, EA eta EB-IUri, SA taldeak azken uneraino eutsiko diolako akordioak lortzeko egin zuen eskaintzari".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.