Erasoa

Ibarretxek elkartasuna adierazi die Onda Cero irrati kateko arduradunei, Eibarko egoitzan jarri dieten lehergailua dela-eta

Etxean egindako lehergailu bat eztandarazi dute gaur 'Onda Cero' irrati kateak Eibarren (Gipuzkoa) duen egoitzan. Jaurlaritzako Herrizaingo sailaren arabera, goizaldeko 2:50ean Fundidores kalean dagoen egoitzan izandako eztandak "kalte dezente" eragin ditu, baina ez da inor zauritu eta leherketak ere ez du suterik eragin. Irratiko arduradunek, ordea, "kalteak txikiak" izan direla nabarmendu dute.

Eskiatzaile bat Eguzkiko Muinoan behera. JOSU AGIRRETXE
2004ko martxoaren 3a
14:50
Entzun
Ertzaintzaren arabera, bi aerosolekin eta gasolina poto batekin zegoen osatua lehergailua. Kalteak sarreran eta irratiko ate nagusian izan direla dio Ertzaintzak, eta baita sabaieko igeltsuan ere.

Hainbat agintari eta politikarik gaitzetsi dute eraso hori. Eusko Jaurlaritzak, Miren Azkarate bozeramailearen bidez, "irmo gaitzetsi" du, eta, gainera, adierazpen askatasunaren kontrako ekintza dela azpimarratu du. Gainera, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak telefono bidez deitu die Onda Ceroko arduradunei elkartasuna helarazteko.

Halaber, EAJko, PPko, PSE-EEko, EAko, zein EB-IUko buruzagiek ere gaitzetsi dute erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.