Europako Batasunak bihar eta etzi aztertuko du gaia. Sinadura ekitaldia Irungo Ficoba erakustazokan egin dute. Akitaniako eta EAEko eragile politiko, ekonomiko eta sozialen babesarekin sinatu dute Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Alain Rousset Akitaniako presidenteak trenbide ardatz atlantikoa defendatzeko adierazpen instituzionala. Ibarretxek esan duenez, orain ez da garaia proiektu hori lehentasunezko proiektuetatik nork kendu duen galdetzeko, trenbide hori egiteko garrantzia azpimarratzeko baizik. "Etorri gara hona esateko beharrezkoa dela proiektu hori, beharrezkoa dela Akitaniarentzat eta EAErentzat. Ongizatea lortzeko tren hau hartu behar da", esan du Ibarretxek.
Irungo Ficoba erakustazokan sinadura ekitaldia egiten ari zirela AHTren aurkako asanbladako kideak izan dira kanpoaldean, proiektu hau Euskal Herriarentzat "txikitzailea" izango dela esateko eta datorren astelehenean, abenduaren 8an, Durangon egingo duten manifestazioan parte hartzeko deialdia egin dute.
Euskal Y-aren proiektua
Ibarretxek eta Akitaniako presidenteak trenbide ardatz hori lehentasuna duten proiektuen artean sartzeko eskatu diote Europako Kontseiluari
Euskal Y trenbide proiektuaren alde sinaketa garrantzitsua izan da gaur Irunen, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Alain Rousset Akitaniako presidenteak Akize-Gasteiz-Bilbo-Madril trenbide ardatzaren aldeko adierazpena sinatu baitute. Bai lehendakariak eta bai Akitaniako presidenteak ere trenbide ardatz hori lehentasuna duten proiektuen artean sartzeko eskatu diote Europako Kontseiluari. AHTren aurkako asanbladako kideek, proiektu hau Euskal Herriarentzat "txikitzailea" izango dela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu