Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hilaren 31n deklaratuko du EAEko Auzitegi Nagusian inputatu gisa, Batasunarekin egindako bileragatik zabalik dagoen kasua dela-eta. Bilbon deklaratuko du. 2006ko apirilaren 19an bildu zen Ibarretxe Batasunekoekin.
Ibarretxeren defentsak eta Espainiako Fiskaltzak kasua artxibatzeko eskatua zuten, baina EAEko Auzitegi Nagusiak urtarrilaren 8an atzera bota zituen helegiteak eta kasuarekin segitzea erabaki zuen. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek lehengo ostiralean apelazio helegitea sartu zuten baina Roberto Saiz kasuko epaileak lehendakaria deklaratzera deitu du.
Azkaratek esan du Ibarretxek "zer ezkutaturik ez" duela, "deliturik ez du egin, eta euskal gizarteak politikoki jarduerak izateko aukeratu zuen".
Ibarretxek hilaren 31n deklaratuko du EAEko Auzitegi Nagusian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu