Katalunia

Ibarretxek Puigdemonti: "Betiko izango dituzu nire aitortza eta maitasuna"

Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eskutitz publikoa idatzi dio Kataluniako presidente kargugabetuari Vilaweb agerkarian.

Juan Jose Ibrretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ, FOKU
2018ko maiatzaren 13a
13:45
Entzun

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak "besarkada publikoa" eman nahi izan dio Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuari, Vilaweb agerkarira bidali duen eskutitzan. Besarkada hori Puigdemontekin batera erbestean direnei ere bidali die Ibarretxek, baita "espetxe espainiarretan preso politikoen kolektiboaren parte direnei" ere. "Bai, preso politikoak", zehaztu du.

Ibarretxeren esanetan, Kataluniako independentismoak egin duen "pekatua" ez da izan herrialdearen "independentzia nahi izatea, Kataluniarentzat demokrazia nahi izatea baizik".

Ibarretxek Puigdemonten eta prozesu subiranista bultzatu dutenen "ausardia" eta "eskuzabaltasuna" goraipatu ditu. "Eskuzabaltasuna da zure herrian pentsatzea eta jendearen etorkizunean pentsatzea, edozein nahi pertsonal edo ondasunen gainetik. Carles estimatua, ez zarete handiak erbestea edo kartzela pairatzen duzuelako, handiak zarete zuen herrialdeko jendeak maite zaituztelako".

Ibarretxek Kataluniako presidente kargugabetuari adierazi dio ez duela "heroi" modura ikusten, baina bai hitzeko pertsona zuzen eta koherente modura. "Horregatik, presidente, betiko izango duzu nire aitortza eta nire maitasuna", gaineratu du.

Eskutitza osorik irakurri daitekeVilaweb agerkariaren webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.