Bilera ondoren, Joan Mari Torrealdaik hartu du hitza auzipetu guztien izenean, eta kezkatuta daudela azaldu du:"Autoan bilatzen dena, erabakiko balitz, 8-12 urteko kartzela etor dakiguke. Kezkatuta gaude, gainera, ez baitugu konfiantzarik Espainiako Auzitegi Nazionalaren justiza egiteko moduan euskal arazoarekin etatestuinguru honetan".
Auzipetuek beraiek Madrilera joan behar duten egunean Martin Ugalde kultur parkean elkarretaratzea egiteko deia egin dute, goizeko 11:00etan.
Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek errugabetasun printzipioa errespetatu behar dela azpimarratu du: "Zuhurtziaz jokatu behar da, kontuan izanik zenbaterainoko mina eta kaltea egiten den hainbat irudi gizartera proiektatzen direnean, beraz, berriro ere errugabetasun printzipioa aldarrikatu nahi dugu, eta errespeta dadila guztientzat".
'Egunkaria auzia'
Ibarretxerekin bildu dira 'Egunkaria auzia'-n auzipetuak
Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxek 'Egunkaria auzia'-gatik auzipetuta dauden zortzi lagunetatik sei hartu ditu gaur Ajuria Enean. Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Pello Zubiria izan dira han, hain zuzen ere, eta seiek eskertu dute Ibarretxek azaldutako elkartasuna. Datorren hilaren 3an joan behar dute auzipetuek Espainiako Auzitegi Nazionalera, auzipetze autoaren berri jasotzera, eta kezka azaldu dute, Auzitegi horren "euskal arazoan justizia egiteko moduan" ez baitute konfiantzarik. Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek, berriz, "errugabetasun printzipioa" aldarrikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu