Espainiako Auzitegi Konstituzionalak adierazi duenez, "arauen proiektu soilak" egitea galarazi beharko balituzte, ezinezkoa izango litzateke inolako erreformarik egitea.
Ibarretxeren Gobernuak estatutu aldaketa bat proposatzeko aukera baduela esan du Konstituzionalak, eta planaren edukia inkonstituzionala den edo ez erabakia hartutakoan ikusiko dutela.
Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko lehendakari Manuel Jimenez de Pargaren iritzia gehitu diote autoari, eta hark inpugnazioa tramitera onartu beharko litzatekeela dio, plana geldiarazteko.
Jaurlaritzaren Estatutu proposamena
Ibarretxeren Plana eztabaidatzen utziko du Konstituzionalak, ez delako oraindik erabaki bat
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak joan zen astean iragarri zuen Espainiako gobernu ohiak Ibarretxeren planari jarritako inpugnazioa ez zuela tramitera onartuko. Gaur plazaratu dute erabakiaren inguruko autoa. Han diotenez, plana tramitean dago Eusko Legebiltzarrean, eta ez da oraindik "erabaki edo xedapen" bat. Beraz, Auzitegi Konstituzionalaren iritzian ez dago nahiko arrazoi atzera botatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu