Jaurlaritzaren estatutu proposamena

Ibarretxeren planaren bozketa legegintzaldi honetan egingo dela jakinarazi du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenaren eztabaida eta bozketa legegintzaldi honetan egingo direla jakinarazi du Lehendakaritzak, adierazpen ofizial baten bitartez. "Legebiltzarrean eztabaida lasaia" egin nahi dutela diote, eta horregaitik erakutsi duela Legebiltzarreko Presidente Juan Maria Atutxak tramite parlamentarioak malgutzeko aukera, horrela, beste taldeek ere beraien proposamenak aurkezteko.

2004ko maiatzaren 5a
17:31
Entzun
Ibarretxeren planaren proposamena "legegintzaldi honetan eztabaidatu, bozkatu eta onartua izan dadin" konpromezua agertu du Jaurlaritzak adierazpen baten bidez. Eta, "argi eta garbi" utzi nahi izan dute "eztabaida piztu eta Estatutu eraldaketaren inguruko elkarrizketa bultzatzeko konpromezua". Horretarako erakutsi zuen Atutxak epeen inguruan malgutasuna.

Adierazpenean azaldu dutenez, 2001eko maiatzean "hitz eman" bezala "herritarrak ordezkatzen dituzten alderdi politiko guztiek demokratikoki eztabaida dezaten" proposatu zuten Ibarretxeren proposamena Eusko Legebiltzarrean.

Gainera, "autogobernu esparru berriari buruz Legebiltzarrak hartuko duen erabakia herritarren eztabaida demokratikorako aurkezteko konpromezua" dutela azaldu dute, Lehendakaritzatik.

Bozketa urte amaieran egitea posible ikusten du Atutxak

Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidenteak, berriz, Estatutu proposamenaren bozketa urtea amaitu baino lehen egitea "posible" ikusten duela esan du Legebiltzarreko pasiloetan egin dituen adierazpenetan. Epe hori ponentzian ekarpenak egingo dituzten pertsona kopuruaren araberakoa izango dela erantsi du: orain arte, 20 batadituren agerraldiak daude aintzat hartuta, baina kopuru hori handi daitekeela aurreratu du Atutxak.

Berriro ere tramitazioa geratzearen alde agertu da Legebiltzarreko presidentea, hartara PSE-EEk proposamena aurkezteko aukera izan dezan. Areago, sozialistei erregutu die Ibarretxeren Planaren testu alternatibo bat aurkezteko, Espainiako hauteskunde orokorren ondoren "giroa aldatu" egin dela argudiatuta.

"Adi" egongo dela aurreratudu EAk

EAko Legebiltzarreko taldeko bozeramaile Rafa Larreinak Estatutu proposamenaren inguruko debatea aurreikusitako epeetan egin behar dela nabarmendu du, eta hori hala izan dadin EA "adi"egongo dela aurreratu du. Larreinak esan du indar guztien arteko adostasuna lortzearen aldekoa dela bere alderdia, baina, horren gainetik, Ibarretxeren Planaren inguruko eztabaida "termino guztietan" legegintzaldi honetan gauzatu behar dela. Sozialistei begira epeak malgutzearen inguruan ezkor agertu da Larreina, uste baitu PSE-EEk ez duela Estatutu proposamenaren inguruko jarrera aldatuko.

Antzera mintzatu da EB-IUko legebiltzarkide Oskar Matute. Hain zuzen ere, eztabaida "presarik gabe, baina etenik gabe" egin behar dela azpimarratu du, eta prozeduren malgutzearen ondorioa ezin dela izan egitasmoa amaitu gabe uztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.