Gizartea

Iberiako pilotuen grebak eragina izan du Hego Euskal Herriko aireportuetan

Iberiako pilotuek gaur abiatu duten grebak eragin handia izan du oraingoz Hego Euskal Herriko aireportuetan. Gaur bertan 22 hegaldi bertan behera geratu dira. Gehienak Loiu (Bizkaia) Madril eta Bartzelona lotzen dituen hegaldietan izan dira. Greba igandera arte luzatuko dute, aurretik akordiorik lortzen ez badute. Kontsumitzaileen elkartetatik kalte ordainak eskatzeko deia egin diete bezeroei.

2006ko uztailaren 10a
16:11
Entzun
Greba gauerdian hasi da eta igandera arte eutsiko diote. Hego Euskal Herrian 100 bat hegaldi geldituko dira bertan behera. SEPLA pilotuen sindikatuak azken eskaintza aurkeztu zion atzo iluntzean Iberiari. Zuzendaritzak formaliki idatziz pilotuen sindikatuei pilotuen lan baldintzak biltzen dituen agiria eman die. Eskaintza formalki eginda greba bertan behera gelditu behar dela dio hegazkin konpainiaren oharrak.Sindikatuetako iturrien arabera, lanpostuei eustea horixe da pilotuen eskaria. Izan ere, Iberiak hegaldi merkeak eskaintzen dituen Catair konpainiaren %25a erosi du eta hegazkin konpainiako 1800 pilotu euren lanpostuak galtzeko beldur dira.

Aurrez jakinarazitako lanuztea izan denez, planak aurretik aldatu ahal izan dituzte Iberiaren bidaiariek. Hala ere, kontsumitzaileen elkarteek txantaia eta indarrezko jarrera hartu izana salatu dute. Izan ere, hegaldi gehien dagoen garaian egin baita greba. Bidaia atzeratu ezin izan dutenek ordaindutakoa itzultzeko eskatzeko eskubidea dutela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.