1985
•EMA. 2001ean desegin zen. 1993an AB koalizioan sartu zen. Herri Taldeen ondorengotzat jo daiteke EMA, eta Iparretarrak talde armatuak garatu teoria politikoan kokatzen zen. Herri Taldeak 1975ean sortu ziren, eta 1980an desagertu, EMAren sorrera bultzatzeko.
1985
•Euskal Batasuna. Euskal Batasunak Herri Batasunarekin harreman estuak izan zituen. AB koalizioaren sorreran parte hartu zuen.
1993
•Abertzaleen Batasuna. Iparraldean ziharduten alderdi abertzaleek (EMA, Euskal Batasuna, Herriaren Alde, EA...), bestelako erakunde zenbaitek eta independenteek osatu zuten, hauteskunde koalizio gisa. 2001ean koalizio izaera utzi eta alderdi politiko bilakatu zen.
2001
•Batasuna. AB alderdi politiko bihurtzean, militante talde batek Euskal Herri osoko egitura bat sortzea hobetsi zuen, eta Batasuna sortu.
2007
•Autonomia Eraiki. Autonomiaren aldarria zabaltzeko xedearen inguruan bildutako militanteek sortu zuten taldea.