Segiko kide izateagatik sei urteko kartzela zigorra jaso zuen Ibon Estebanek, baina Auzitegi Gorenak hari eta Ainhoa Villaverderi zigorra murriztea erabaki zuen. Ondorioz, gaur irten da Villabonako espetxetik (Asturias, Espainia). Villaverde, berriz, igandean irten zen Mansillako espetxetik (Leon, Espainia).
Esteban, Alaia Zaldibar eta Igarki Robles joan den maiatzean atxilotu zituen Ertzaintzak Gasteizen egindako Aske Gunean.
Iker Agirre, Uribarriko preso politikoa kalean @EtxeratElkarteapic.twitter.com/7JDfjZYG0Q
— Uribarritzen (@Uribarritzen) December 19, 2015
Iker Agirre Uribarri auzoko presoa, berriz, Sevillan egon da preso, eta zigorra osorik bete ostean irten da espetxetik.