Ibon Iparragirre euskal presoaren senideek ez dute haren berririk joan den abuztuaren 18tik, eta oso kezkatuta daude, Iparragirrek gaixotasun larri eta sendaezin bat duelako.
Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak eman du Iparragirreren senideen kezkaren berri. Etxerat-en arabera, iragan abuztuaren 18an espetxe zuzendaritzak Sevillako espetxetik (Espainia) Basaurikora (Bizkaia) aldatzeko baimena eman zuen, espetxeko mediku eta psikologoak euskal presoaren osasun larriazohartarazi eta gero.
Jaiki Hadi elkarteak ere Iparragirre espetxez lehenbailehen aldatzeko eskatu zion espetxe zuzendaritzari, euskal presoaren osasuna oso larria delako.
Jaiki Hadik uztailaren 18an ere eman zuen Iparragirreren osasun egoeraren berri, beste preso batzuen egoerarekin batera. Ibon Iparragirre seropositiboa da orain dela 20 urte baino gehiagotik, eta gorputzeko defentsak %70etik behera dauzka.
Etxerat-en salaketa
Ibon Iparragirreri eta haren senideei egunotan jazo zaiena gogor salatzeaz gainera, Etxerat elkarteak euskal preso hori berehala aske uzteko exijitu du, «haren osasun egoera dela-eta ezin duelako espetxean egun bat gehiago ere egon».
Etxerat-ek gogorarazi du, Iparragirrez gain, Jesus Mari Martin eta Mila Ioldi euskal presoek ere aske beharko luketela, haiek ere gaixotasun oso larriak dituztelako.
«Euskal Herrian artatuak eta beren inguru sozial eta afektibotik gertu egon behar duten beste sei preso gaixoren egoeraz ere ohartarazi nahi dugu», esan dute.
Ibon Iparragirre euskal presoaren berririk ez dute haren senideek
Gaixotasun larri bat du, eta, hori dela eta, Sevillatik Basauriko espetxera ekarri behar zuten; ez da iritsi, ordea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu