euskal presoak

Ibon Iparragirre presoa etxean da jada

Igandean Basurtuko ospitalera eraman zuten, epilepsia krisi baten ondorioz.

2012ko maiatzaren 11
16:22
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi du Ibon Iparragirre presoa etxean dagoela berriro ere, hilaren 6tik Basurtuko ospitalean egon ondoren. Epilepsia krisi baten ondorioz eraman zuten ospitalera. Asteartean medikuek alta eman zioten, etxean osatuko delakoan.

Etxerat elkartetik eskatu dute gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten hamalau presoak, eta euren gaixotasunengatik etxean preso dauden 11 presoak "inongo baldintzarik gabe" aske uzteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.