Iparra Galdu Baik plataformak salatu du jipoitu egin dutela Ibon Iparragirre. Gaitz larri eta sendaezina du Iparragirrek: hiesa, 3C estadiokoa. Senideek Lea-Artibaiko Hitza-ri azaldu diote beste preso batek eraso diola Iparragirreri, eta oso urduri zegoela deitu duenean. Oraingoz, ez dute informazio gehiago.
Presoaren ingurukoek azaldu izan dute gaixotasuna arintzeko modu bakarra bere konfiantzazko lagun eta senideek babestu eta zaintzea dela. Hala ere, preso sartu eta Navalcarneroko kartzelara urrundu zuten Iparragirre, eta bakartuta ere eduki zuten. Hiltzeko arrisku larria duela salatu zuten urri hasieran.
AZKEN ORDUKOA:Larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre presoa Alcala Meco-n preso sozial batek jipoitua izan da gaur arratsaldean @LeakoHitza
— IparraGalduBaik (@IparraGalduBaik) November 25, 2014