PRESO GAIXOAK

Ibon Iparragirreren egoera salatu dute, Alcala Mecora martxa eginda

Presoa "berehala" aske uzteko eskatu dute. HIESa du, eta haren egoera okerrera egiten ari dela ohartarazi dute.

Ibon Iparragirreren aldeko martxa. JOSU TRUEBA LEIVA / BOSTOKPHOTO
2015eko azaroaren 7a
10:42
Entzun

Pertsona osasuntsu batek 2000 defentsa inguru izan ohi ditu. Iparragirrek gaur egun 100 defentsa besterik ez ditu. Gainera, bere gaixotasunak burmuinean orban bat sortu dio eta nerbio optikoa kaltetuta dauka, eta horren ondorioz, ikusmena galtzen ari da egunetik egunera. Gainera, atake epileptikoak pairatzen ditu.

Hura espetxe barruan mantentzea "heriotza zigorra" ezartzea dela salatu dute, eta galdetu: "Non daude giza eskubideak estatu espainolean? Ibon eta larriki gaixo dauden gainontzeko hamar presoek, ez al daukate eskubiderik?".

"Sufrimendua sortzea beste helbururik ez duen salbuespenezko espetxe politika" amaitzea galdegin dute martxan: "Ibon berehala ez badute askatzen inork desira ez dugun egoera latz batean aurkitu ahal gara. Ibonen bizitza arriskuan dago eta gerta dakiokenaren erantzule gobernu espainiarra eta espetxe zuzendaritzako arduradunak egiten ditugu, Ibonen bizitza euron eskuetan dago eta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.