Efe albiste agentziak zabaldu duenez, ETArekin kolaboratzea egotzita Ibon Meñika gaztea espetxera bidali du Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Sumarioa sekretupean mantentzea erabaki du Pedrazek, auziaren gaineko ikerketan sakontzeko.
Askatasunak jakinarazi duenez, Meñika Madrilgo Soto del Real espetxera eraman dute. Guardia Zibilaren aurrean egindako deklarazioa gezurtatu du Meñikak epailearen aurrean, torturapean egindako deklarazioa izan zelako. Guardia Zibilaren esku egon den bitartean etengabe kolpeak eman eta mehatxuek egin dizkiotela azaldu du Meñikak.
Azaldu duenez, kolpeak eman dizkiote buruan nahiz barrabiletan eta iletik tiraka aritu zaizkio. Gainera, lau egun hauetan ez diote lorik egiten utzi. Jasan dituen torturen azalpena eman eta gero Meñikak uko egin dio fiskalaren eta epailearen galderei erantzuteari.
Kontrol batean atxilotu zuten
Asteartean atxilotu zuten Meñika guardia zibilek Abadiñon eta inkomunikatuta izan dute ordutik. Egun horietan torturatu egin dutela salatu du Ibon Meñikak. Polizia iturrien arabera, errepide kontrol batean atzeman zuten, hainbat laguntza txartel zituela. ETArentzat dirua biltzea egotzi diote. Haika-Segi auzian epaitu zuten iaz eta 3 urte eta erdiko zigorra ezarri zioten. Helegitea jarria du Gorenean.
Ibon MeñikaHaika-Segi auzian epaitu zuten iaz eta 3 urte eta erdiko zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Uneotan aske zegoen bere abokatuak helegitea aurkeztu baitzuen Auzitegi Gorenean espetxe zigorraren aurka. Auzi horretan auzipetutakoen artean ezagunenetako bat da Meñika, askotan bozeramaile lanetan jardun baitu.
Matraka.info-n bloga dauka.
atxiloketa
Ibon Meñika espetxeratzeko agindua eman du Santiago Pedraz epaileak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek Ibon Meñika gaztea baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman du gaur. Albiste agentziek atzo zabaldu zutenez, gaur 10:30ean hartu behar zion deklarazioa Ibon Meñikari Santiago Pedraz epaileak. Deklarazio hartzea atzoko iragarri bazuten ere, atxiloaldia 24 orduz luzatzea baimendu zuen epaileak, Guardia Zibilaren eskariz. Inkomunikatuta izan duten egunetan jasan dituen torturen azalpena eman du Meñikak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu