BERRIAk eta Elhuyarrek elkarlanean martxan duten termometroak kalkulatu duenez, azken 24 orduetan nabarmen gehitu dira Twitterren Idoia Mendiari buruz egin diren aipamen negatiboak. Denbora horretan Mendia izan da euskal txiolariek gehien aipatu duten hautagaia.
Azken hiru egunetako joera ikusita, lehen bi egunetan euskal txiolarien artean gutxi hitz egin da Mendiari buruz; baina PSE-EEk euskarari buruz egin duen bideoaren ostean asko ugaritu dira aipamenak, eta kasu gehienetan aipamen negatiboak izan dira.
Ikusi azken hiru egunetako joerak, azken 24 orduetakoak eta abar.