Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Zenarrutzabeitiak esan du emateke dauden eskuduntzen gaineko eztabaida serio bat egiteko eta hauek eskualdatzeko garaia iritsi dela.
Zenarrutzabeitiak ukatu egin du eskubideen eskualdatzea atzeratu nahi izatea, EAEn, espetxeak ‘politika antiterroristarekin’ lotzeagatik: "Zergatik lotzen dira kartzelak politika antiterroristarekin EAEn, eta ez da gauza bera gertatzen Katalunian eskuduntzak bere gain badituzte?"
Lehendakariordeak gaineratu du: "Kartzela politikaren eskuduntzak gure gain gera daitezen, alderdi sozialistak bezala pentsatu behar al dugu? Izan gaitezen serioak. Gernikako Estatutuak esaten duena eskatzen ari gara, eta uste dugu, 26 urte eta gero, badela garaia eskuduntzen transferentziarekin amaitu eta Estatutua osatzeko".
Eskuduntzen transferentzia
Idoia Zenarrutzabeitia: "26 urte eta gero bada garaia eskuduntzak eskualdatu eta Gernikako Estatutua osatzeko"
Idoia Zenarrutzabeitia Jaurlaritzako lehendakariordeak Radio Euskadin esan du 26 urte eta gero, Espainiako Gobernuak baduela garaia EAEri eskuduntzak eman eta Gernikako Estatutua osatzeko. Kartzelen inguruko eskuduntzetan oinarritu da Zenarrutzabeitia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu