INAUTERIAK

Igande arratsaldean aterako dira Donostiako konpartsak

Donostiako konpartsak eta Donostia Festak erakundea akordio batera irisi dira, eta igande arratsaldean 25 konpartsa aterako dira desfilean. 

Berria.info
2013ko otsailaren 12a
19:24
Entzun

Joan den asteburuan bertan behera geratu ziren Donostiako konpartsek larunbatean eta igandean egin beharreko desfileak, eguraldi txarraren erruz. Hilabeteetako lana zapuztu zuen eguraldiak, eta egoerari nola aurre egin pentsatzen aritu dira geroztik konpartsak eta Donostia Festak erakundea. Adostasun batera iritsi dira, eta konpartsen desfilea igande arratsaldean egingo dute, arratsaldeko bostetatik aurrera. 25 konpartsek parte hartuko dute. Aurreikusi bezala Bulebarretik aterako dira, eta Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza, eta Legazpi kaleak zeharkatu eta gero Bulebarrean amaituko dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.