Gizartea

Igandean Bilbon izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Hogei urteko andre batek Boluetako diskoteka batetik gertu bortxatu zutela salatu du.

Ibai Maruri Bilbao.
2015eko irailaren 15a
07:39
Entzun

Igande goizealdean Bilboko Bolueta auzoan ustez izandako sexu erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Biktimak berak ipini du salaketa. Diskoteka batetik irten eta handik gertu bortxatu zutela salatu zuen. 

Atzo goizean, emakumea Bilboko osasun zentro batera hurbildu zen laguntza eske eta bertatik ospitalera eraman zuten. Han, protokoloa aktibatu eta zenbait froga egin zizkioten. Segurtasun Sailak azaldu duenez, froga horietaz eta diskotekako kamerek hartutako irudietaz baliatuko da Ertzaintza ikerketari aurre egiteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.