euskal herria

Igandean bilkura bat egingo dute Bilbon, Cabacas gogoratu eta asteleheneko epaiketa salatzeko

Memoria eta Bizikidetza kongresuan Rodolfo Aresen aurrean protesta egin zuten lau gazte epaituko dituzte astelehenean. Bideoa: Jarek eta Cabacasen lagunek biltzera eginiko deia. [YouTube]http://youtu.be/vHjmjWpPdsw[/YouTube]

2012ko abenduaren 5a
12:09
Entzun

Igandean zortzi hilabete beteko dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas hil zuela, eta Athleticeko jarraitzailea gogoratzeko igandean biltzera deitu dute Cabacasen lagunek. Horrez gain, hilketa salatuz protesta egin zuten lau lagunen kontra astelehenean egingo den epaiketa ere salatuko dute bilkuran.

Bilboko Indautxu auzoan izango da elkarretaratzea, Cabacas hil zuten lekuan, Herrikoaren parean. Deialdia egiteko Cabacasen lagunek Jare musika taldearekin bideo bat atera dute. Bideoan hilketak utzi dien hutsunea agertzen dute, eta laguna zutena gogoratzen dute.

Bilkuraren biharamunean egingo da epaiketa. Patxi Lopezen gobernuak maiatzaren 20an antolatu zuen Memoria eta Bizikidetza kongresuan Rodolfo Aresen aurrean protesta egin zuten lau gazte epaituko dituzte. Bilkuran epaiketa hori salatuko dute. Ez dago eskubiderik lelopean bilduko dira igandean.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.