Bai Euskal Herriari ekimenak igandean udal eta foru hauteskundeetan EHNArekin (Euskal Herriko Naziotasun Aitormena) bozkatzeko dei egin du, eta hautes mahaietako kontu-hartzaileei hori baimentzeko eskatu die, nahiz eta botoa emateko agiri ofiziala ez izan.
Mikel Luloaga Bai Euskal Herriariko arduradunak esan du hauteskundeetan izango diren alderdien artean EAE-ANVren babesa duela ekimenak -Batasunarena ere bai- eta EAk bere kontu-hartzaileei bozka emateko aukera hori ez oztopatzeko eskatu diela. Haren hitzetan, EAJk, Aralarrek, Nafarroa Baik, Batzarrek eta Ezker Batuak ez diote eskaerari erantzun, "baina, ekimena babestu ez duten arren, jendearen erabaki horrekiko begirunea izan dezatela".
"Milaka lagunek emango dute EHNArekin botoa", Luloagaren ustez. Igande gauean emango ditu Bai Euskal Herriarik emaitzak: zenbat mahaitan utzi duten EHNArekin bozkatzen, zer eta zenbat eragozpen sortu diren...
hauteskundeak
Igandean EHNArekin bozkatzeko dei egin dute
Bai Euskal Herriari ekimenaren eskaerari EAE-ANVk eta EAk baino ez diote erantzun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu