Batasunako bozeramaila Joseba Alvarezek prentsaurrekoan ozen esan du, igandean Ertzaintza agertzen ez bada ez dela istilurik egongo, baina polizia han agertzen bada, eta zerbait gertatzen bada, horren arduradunak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Javier Balza eta EAJ izango direla azpimarratu du. Beraz, Ertzaintza ez bidaltzeko eskatu dio Balzari.
Ertzaintzaren egitekoa "segurtasuna bermatzea" dela dio Herrizaingo Sailak ohar batean, eta ez "sigla batzuen edo besteen legez kanpoko egoerei irtenbidea ematea". Beraz, Batasunari leporatu dio "manifestazio eskubidea gatazka elikatzeko asmo okerrez" erabiltzea. "Urtea joan urtea etorri, legez kanpoko sigla batzuen pean manifestazio deialdiak egiten dituzte, haiek debekatzeko helburu bakarrarekin, eta ondorioz kaleetan gatazka sortzeko". Herrizaingo Sailak abisu eman du Ertzaintzak "legearen arabera" jokatuko duela datorren igandean Donostian.
Ez Batasunak eta ez PPk ez dutela Ertzaintza "presionatzea" lortuko azaldu du Herrizaingo Sailak, eta beraz, datorren iganderako Batasunak Donostian egin duen manifestazioa deialdiaren aurrean "legearen arabera" jokatuko dutela diote. Izan ere, manifestazio hori legez kanpo utzi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
Oharrean dio, ez dela Ertzaintzaren lana inoren legez kanpoko egoerari konponbidea ematea, eta beraz, "auzitegiek hartzen duten erabakiaren arabera" jokatuko dutela azaldu dute.
Batasunari esan dio "sinesgarriago litzatekeela egiten duten bake eskaria,eraso kriminalen aurrean jarrera bera hartuko balute".
'Orain herria, orain bakea' manifestazioa Donostian
Igandean gerta daitezkeen istiluen ardura Balzarena dela dio Batasunak
Batasunak iragarri duenez, iganderako Donostian (17:00etan Bulebarrean) deitu duten manifestaziora Ertzaintza azaltzen ez bada ez da istilurik izango. Baina, polizia manifestazioa egitea eragoztera joaten bada, eta istiluak sortzen badira, manifestazioa debekatu duen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Javier Balzarena izango da ardura. Herrizaingo Saialak ere bidali dio mezurik Batasunari: manifestazioa eskubidea "asmo gaiztoz" erabiltzea leporatu dio, eta Ertzaintzak "legearen arabera" jokatuko duela abisu eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu