presoak

Igandean Preso Politikoen Nazioarteko eguna ospatuko da, Iruñean

Askatasunak jakinarazi duenez, apirilaren 17an, igandean, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, iaz Donostian egindako Preso Politikoen Nazioarteko Konferentzian adostu zuten bezala. Azaldu dutenez, apirilaren 17an izatea Palestinako ordezkariak proposatu zuen, egun horretan Palestinako Preso Politikoen eguna ospatzen delako. "Injustizia sozial, kultural eta politikoen aurrean matxinatu eta borroka egiten duten preso politikoen proiektuen zein borroka moldeen zilegitasuna kolokan jarri gabe, elkartasuna, elkartasun politikoa, azpimarratu nahi du Nazioarteko Egun honek".

2005eko apirilaren 13a
11:53
Entzun
Preso Politikoen Nazioarteko eguna Iruñean ospatuko dute. Eguerdian hasiko dira ekitaldiak, Udal Plazan egingo duten elkarretaratzearekin. 14:00etan herri bazkaria egingo dute Arrano Elkartean, eta arratsaldeko 17:00etan kafe solasaldia egingo dute Palestinako Addameer antolakundeko kide batekin. Solasaldiaren ondoren bidekoak eta musika izango dira, besteak beste.

Askatasunak dionez, "Euskal Herrian, tamalez, aski ongi dakigu zer den errepresioa. Badakigu zer den tortura, erbesteratzea; kartzela zer den badakigu".

Orain, Euskal Herrian 700 preso baino gehiago daudela diote. Euskal Herrian bezala, munduko hainbat herritan ere, "gatazka politikoen ondorioz, militanteak atxilotu eta espetxeratuak izan dira eta izaten dira. Irlanda, Palestina, Txile, Peru, Irak, Tamil Herria, Korsika, Puerto Rico, Turkia, Bretainia, Sahara… zenbat eta zenbat herri, zenbat preso… Eta zenbat indar! Eta zer borrokarako grina!"

Igandean horixe azaleratu nahi dute. "Gatazken isla diren munduko preso politikoengan gure elkartasun osoa adierazi nahi dugu. Berengiza eskubide eta eskubide politikoen defentsa aldarrikatu nahi dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.