Urtero egin ohi dute Kontxako Banderaren bigarren igandean euskal presoen aldeko manifestazioa Donostian eta aurten Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak debekatu egin du, "istiluak" sor daitezkeelako. Hala ere, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) manifestaziora joateko dei egin du. Bideo bat ere zabaldu dute Interneten. "Manifestazio hau normaltasun osoz egin izan da urteetan. Hemeroteka da horren adierazle, jo dezala bertara egia nahi duenak", dio AAMk.
Iaz, manifestazioa abiatua zela, Ertzaintza oldartu egin zitzaion jendeari, ekimena debekatuta zegoela-eta. Juan Mari Olano Askatasuneko kidea atzeman egin zuten; Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara sartu zuen ondoren. Oihana Agirre AAMko kidea eta Joseba Alvarez Batasunekoa ere atxilotu zituzten handik egun batzuetara, manifestazioan parte-hartzeagatik, eta biok kartzelan dauzkate oraindik; Olano askatu zuten, bermepean.
13:30ean da hastekoa ekimena, Bulebarrean. Sakabanaketa, gaixorik dauden presoak ez askatzea edota Parot dotrina (zigor pilatzea) salatuko dituzte. "Euskal Herria salbuespen egoeran dago, eta horren lekuko argiak dira atzean utzi ditugun asteak: atxiloketa masiboak, torturarik basatienak, polizia kargak, zitazioak, manifestazioen debekuak, ilegalizazio politikan urrats berriak...".
Euskal presoak
Igandean presoen aldeko manifestaziora joateko dei egin dute
Eusko Jaurlaritzak debekatu egin du, "istiluak" sor daitezkeelako. 13:30ean da hastekoa ekimena, Bulebarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu