ABERRI EGUNA

Igandeko martxak "ilusio berriak" piztu dituela uste du Independentistak sareak

Iruñean 18.000 herritar inguru elkartu zirela adierazi du plataformak.

Iruñean igandean eginiko manifestazioa. IñIGO URIZ / FOKU
2018ko apirilaren 3a
14:42
Entzun

Aberri Eguneko ekitaldien balorazioa zabaldu du Independentistak sareak. Iruñeko martxara joandakoei "eskerrak eta zorionak" eman dizkie, eta azpimarratu du "oso Aberri Egun jendetsua eta indartsua" ospatu zutela: "Espainiako Estatuan sufritzen dugun inboluzio eta errepresio egoeraren erdian eta independentismoaren erabateko kriminalizazioaren aurrean, bi astebeteren barruan Larrabetzuko Independentzia Egunak (martxoak 18) eta Iruñeko Aberri Egunak izan duten arrakastak ilusio berriak piztu eta mugimendu independentistaren indarra erakusi du".

Elkartearen iritziz, bi deialdietan erabilitako Burujabe hobe leloak, bat egin du "euskal herritarren gehiengo zabalak sentitzen duenarekin", eta gaineratu du "gero eta gehiago" direla "mendekotasunetik askatasunera jauzi egiteko ordua" dela pentsatzen dutenak.

Aitzitik, "kezka" azaldu du "Aberri Egunaren zenbait ospakizunetan" agertu diren mezuen inguruan: "Gure ustez, inboluzio politikoaren eta Estatu espainiarraren eraso eta mehatxuen aurrean ez du ezertarako balio jarrera sumisoa agertu eta gauden moduan uzteko erregutuz belauniko jartzeak. Aukera bakarra, oinarri soziala konfrontazio politikorako prestatu eta herriaren indarra erakustea da".

Bestalde, burujabetza kontzeptua argitu nahi izan du: "Burujabetza, Euskal Herriarentzat zein munduko edozein herri edo naziorentzat, inolako kanpoko injerentziarik edo menpekotasunik gabe bere etorkizuna eraikitzeko askatasun osoa da. Eta egun nazioartean onartuta dagoen burujabetza homologatu bakarra estatu estatusarena da".

Aurrera begira, herriz "herri mugimendu independentista aktibatu eta antolatzen jarraitzeko" deia egin die herritarrei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.