INDARKERIA MATXISTA

Igandeko sexu erasoa salatu dute herritarrek Algortan

Ustezko erasotzailea espetxeratzeko agindu du epaileak.

Telletxe plazan eginiko elkarretaratzea. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 31
12:49
Entzun

Igande goizaldean sexu eraso bat egin ziotela salatu zuen emakume batek Getxoko Algorta auzoan (Bizkaia). Ertzaintzak 19 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astelehenean, erasoaren egilea delakoan, eta hura espetxeratzeko agindu du Getxoko Epaitegiak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Udaleko talde guztiek erasoa gaitzetsi dute adierazpen batean, eta eguerdian elkarretaratzea egin dute udaletxearen atarian. Imanol Landa Getxoko alkateak azpimarratu du emakumeek "lasai eta segurtasunez ibiltzeko oinarrizko eskubidea" izan behar dutela. Arratsaldean, dozenaka herritar batu dira Algortako Telletxe plazan, mugimendu feministak deituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.