Gaur etxe bat miatu dute Bordelen, atxilotutakoekin lotura duelakoan.
Bi zestoarren haurra ere beraiekin zegoen atxilotu zituztenean. Haurra Saintesen dago orain. Epailearen esku dago, eta bere amonarekin egon da. Frantziako Justiziak ezin du haurra aiton-amonen esku utzi bere gurasoen baimenik gabe. Bihar eguerdian epailea haurraren aiton-amonekin egongo da. Epaileak ordurako bi atxilotuekin hitzegingo duela uste da.
Espainiako informazio iturriek esan dutenez matrikula faltsudun auto batean zihoazen atxilotu zituztenean, eta pistolak zituzten. Gainera, sei nortasun agiri faltsu ere bazituztela esan dute.
Informazio iturriek esan dutenez, errepideko kontrol batetik ihes egin eta basoan ezkutatu ziren Aramendi eta Eizagirre, eta poliziak han atxilotu zituen.
Atxiloketak
Igandera arte poliziaren esku egongo dira Eizagirre eta Aramendi
Atzo Julen Eizagirre eta Angela Aramendi zestoarrak atxilotu zituen Frantziako poliziak Saintesen, Bordele inguruan. ETAko "logistika aparatuko" kide izatea leporatzen diete. Bien haurra (bi urte eta erdikoa) beraiekin zegoen atxilotu zituztenean. Haurra Saintesen dago orain, eta amonak bera ikusteko aukera izan du. Hala ere, bihar arte behintzat Frantziako Justiziaren eskuetan egon beharko du umeak. Espainiako informazio iturriek esan dutenez, Sainteseko polizia-etxean daude atxilotutako biak, eta igandera arte poliziaren eskuetan egongo dira. Gaur asanblada egingo da 20:00etan Zestoako plazan, Askatasunak deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu